REST APIek HTTP estatus kodigoak erabiliz bueltatzen dituzte emaitzak. APIaren erabiltzailearentzat guztiz beharrezkoa da APIaren egituraren eta baita ere errore posibleen berri izatea, erabiltzaileak errorea atzeman eta kontu handiz kudea dezake eta. Adibidez, zure APIaren dokumentazioak aurrez azaldu behar du 409 HTTP estatus kodea bueltatzen dela bezeroaren izena iada existitzen denean (APIak bezero berriak gordetzen dituela ziurtzat joz), APIaren erabiltzaileak egoera bakoitzerako bistaratze egokiena proposa dezan. OpenAPI (aintzina Swagger) APIaren dokumentaziorako eskema bat zehazten duen estandar bat da, dokumentazioa online modu errazean sortzea ahalbidetzen duten tresna ekosistema bat proposatuz. Begiratu hurrengo pantailako argazkiak beherago
Dagoeneko GraphQL erabiltzen baduzu zure APIaren helburuetarako, zure eskemak iada zorrozki bermatzen du zein errorek zein itxura eduki beharko luketen (dokumentuan laburbilduta) eta nola kudeatu beharko liratekeen zure bezero tresnekin Gainera, komentarioz osatutako dokumentazioa ere gehi zenezake.
Adibide honek SWAPI erabiltzen du, Star Warsen APIa.
# huts egin beharko luke id ez baita zuzena
{
filmea(id: "1ZmlsbXM6MQ==") {
izenburua
}
}
{
"erroreak": [
{
"mezua": "Ez dago sarrerarik cache lokalean https://swapi.co/api/films/.../-rentzat",
"lekuak": [
{
"ilara": 2,
"zutabea": 3
}
],
"bidea": [
"filmea"
]
}
],
"datuak": {
"filmea": null
}
}
Joyent blogeko “Node.js erregistratzea“ hitz gako bati esker sailkatua
Erroreak nola kudeatu behar diren aztertu dugu, baina funtzio berri bat idazten ari zarenean, nola bidaltzen dizkiozu erroreak zure funtzioa deitu duen kodeari? …Zein errore gerta litezkeen edo haiekk zer esan nahi duten ez badakizu, esan nahi du zure programa ezin litekeela zuzena izan, txiripaz izan ezean. Beraz, funtzio berri bat idazten ari bazara, zure deitzailei zein errore gerta litezkeen eta haiek zer esan nahi duten esan behar diezu…